XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SILOGISMOAK eta LOGIKA MATEMATIKOA

1. SARRERA.

2. SILOGISMOAK LOGIKA OHIZKOAN.

3. ENUNTZIATUEN FORMALIZAZIOA.

4. SILOGISMOEN FROGAKETA.

1. SARRERA.

Lan honekin helburu bikoitz bat bete nahi nuke, alde batetik logikan erabiltzen den hiztegia lantzea eta aberastea (proposamen gisa) eta bestetik logika ohizkoaren eta berriaren artean dagoen zubia erakustea, oso ezaguna den gaia azalduz.

Hasiera honetan bertan gero erabiliko dugun terminologia zehaztea iruditzen zait onena.

Proposamendua: zerbait baieztatzen edo ukatzen duen perpausa.

izenak: p, q, r, s....

adibidea: p: Stalin ez da hizkuntzalari bat izan q: Iribar zarauztarra da.

Konektakariak: proposamendu molekularrak sortzeko erabiltzen diren loturak.